Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2021
Irudia
  ATE IREKIAK HET 2020-21 eskubaloi denboraldi ez-ohikoa bukatuta, hurrengoaren antolaketari ekin diogu, hori egoera hobean hasiko dela pentsatuz. Hernani Eskubaloi Taldean aurreko urteetan egin dugun bezala, eta oporrak gainean ditugula kontuan izanik, eskubaloia ezagutu nahi duten 2010-11-12-13 urteetan jaiotako umeei zuzendutako jardunaldi irekiak antolatu ditugu Hernaniko kiroldegian. Aurten bi egun izango dira, Ekainaren 15 eta 16an, arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara. Saio horien helburua eskubaloiaren oinarrizko arauak ezagutaraztea eta era berean kirol horren praktikarekin ondo pasatzea da. Hernaniko neska-mutiko guztiak animatu nahi ditugu gurera etor daitezen, eskubaloia proba dezaten eta, nahi badute, gure klubean sar daitezen. Parte hartzen duten guztiei merienda eskainiko zaie.        Bestalde, bukatu den denboraldiari errepaso eginez, esan behar da jubenilek eta seniorrek izan direla gorabehera handiekin konpetizioan aritu diren kategoria bakarrak. Pandemiak baldintzatu