Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2020
Irudia
 ASTEBURUKO LAGUNARTEKO PARTIDAK Liga hasi aurretik gure taldeek denboraldi aurrean murgilduta jarraitzen dute eta asteburu honetarako badugu antolatuta lagunarteko zenbait partida. Covid 19aren eraginez, partiden antolaketan kontuan hartu behar da Klub bakoitzak ezarri duen protokoloa. Aldagelak izango diren ala ez, ikuslegoak sartzerik izango duen ala ez, sarrera ordua, higiene kontuak...denek ez dute berdin jokatzen. Hori dela eta, taldeek aldez aurretik ezagutu behar dute jokatu behar duten herrian zein den bertako klubak ezarrita duen protokoloa. Esan bezala, asteburu honetarako hauek dira izango ditugun lagunarteko partidak: Kadete neskak: 1)  Urola – HERNANI ALAIA E.T.   Larunbata 3, 10:30 Zumarraga Kadete mutilak: 2)  Urola – HERNANI  SORLAN  E.T.   Larunbata 3, 12:00 Zumarraga 3)  HERNANI  LEOKA  E.T. -  BERA BERA   I gandea  4 , 1 0 :00  Hernani Jubenil neskak: 4)  Egia -  HERNANI ONE TELECOM E.T.  Igandea 4, 12:30 Egia Jubenil mutilak: 5) S AIEKO - HERNANI AKOLA E.T.   L aru
 ALBISTEAK: AURREKO DENBORALDIAK
Irudia
 SENIORREN LAGUNARTEKO PARTIDA Covid 19ak eragindako osasun krisia dela eta, eta horren ondorioz bete behar diren segurtasun neurri guztiak direla medio, lagunarteko partidak antolatzea zaila izaten ari da. Baina gaurko, bada bat aipamen berezia merezi duena: TXINGUDI - ANEXO. 20 urte eta gero, Hernanik kategoria horretako mutiletan talde bat aurkeztuko du, Anexo Hernani ET izena eramango duena. Talde horren lehen lagunarteko partida larunbat honetan, Irunen jokatuko da . Anexo Hernani ET-ren lehen aurkezpena izango dena Irungo Artaleku kiroldegian izango da, 15:00etan. Covid 19ak eragindako egoerak partida ikuslegorik gabe izatera behartu du. Zalantzarik gabe, partida garrantzitsua, eskubaloi hernaniarraren memorian geratuko dena.
Irudia
 2020-21 DENBORALDIA Uda eta gero, hemen gara berriro.  Covid 19ak eragindako etenaren ondoren, s ei hilabete eta gero, Hernani Eskubaloi Ta ldeko jokalariak  berriro hasi d ir a entrenamenduekin. Denboraldi hau nola joango den argi ez dagoen arren,  antolaketak bere martxa jarraitu du eta urtero bezala, bere talde guztiak pistan aritzeko prest ditu gure klubak. Aurten,  kategoria desberdinetan ,  1 5 0 jokalari inguru izango ditugu, 8  talde tan  eta Eskolan  banatuta. - 2 infantil,  neskak  (SESA TOOLS HERNANI ET)  eta mutilak  ( PORTU  HERNANI ET) - 3 kadete,  2 mutil ak (SORLAN HERNANI ET eta LEOKA HERNANI ET) eta  1 nesk ak   (ALAIA HERNANI ET) - 2 ju b enil,  neskak  (ONE TELECOM HERNANI ET)  eta mutilak  (AKOLA HERNANI ET) - 1  senior,  mutilak  (ANEXO HERNANI ET) Talde guztiak denboraldi aurrean murgilduta egon arren, denak ez dira oraingoz txapelketan hasiko. Hasiera batean seniorrak eta jubenilak izango dira beren ligetan hasiko direnak eta aurrerago, kadete eta infantil kate