Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2023

EKAINAK 30, TOLEDO: JUBENIL MUTILAK FINALERA IRITSI DIRA!!!!!!

Gabon. Gaur iluntzean gure mutilak finalera iritsi dira eta bihar goizean antolakuntzakoek partekatuko diguten linkean ikusteko aukera izango dugu goizeko 9:45tan. Animo eta gora HET!!!!

ATE IREKIAK 2023-24: EKAINAK 10/17AN

2022 eta 2023 eskubaloi denboraldia amaitu berri dugun honetan, eta denboraldi aurrearen baitan, datozen bi larunbat hauetan, ekainaren 10 eta 17an zehatzago esanda, goizeko 11:30/13:00ak ATE IREKIAK egingo dira 2011-2014 urte bitartean jaiotako gaztetxoentzat, eskubaloia proba eta ezagutzeko aukera izan dezaten herriko kiroldegiko 1. pistan. Ekintza hauen helburua eskubaloiaren oinarrizko arauak ezagutaraztea izango da eta horretaz gain, «kirol honen praktikarekin ondo pasatzea». Arestian aipatu bezala, Hernaniko 2011eta 2014 urteetan jaiotako neska-mutiko guztiei egin die deia Hernaniko Eskubaloi klubak; «eskubaloia proba dezaten nahi dugu, eta nahi izanez gero gure klubean sartzeko aukera izango dute». AUPA HET!!!!!!! ETA ANIMATU ZAITEZTE PROBATZERA!!!!!!