Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abuztua, 2022

Jubenilen denboraldi-aurreko hasiera ona Urruñan

Irudia
Ostiral eta larunbat honetan Urruñako Nazioarteko Lehen Txapelketan lehiatu dira gure jubenil taldeak. Bertan maila oso altuko taldeak lehiatu dira, Bidasoa eta Billère Handball Pau Pyrenées finalistak kasu. Gure jokalariak Goyo Villoria zuzendari teknikoaren agindupean jolastu dute. Txapelketa hasi zenetik, gure taldeen jokoa hobetzen joan da erasoko estrategia berriak aplikatu ahala, baina batez ere defentsakoak. Mutilek jokatu zituzten hiru partidetatik 33-25 irabaztea lortu zuten HC Zalau talde errumaniarraren aurka. Talde horren lehen taldea bere herrialdeko maila gorenean dago, seigarrena EHFko sailkapenean. Neska jubenilek ez zuten irabazterik lortu, baina oso serio lan egin zuten partidoetan. Errumaniarren aurkako partidoan, txapelketako garaileak izan zirenak, sufritu arazi egin zituzten eta partidoaren tarte handi batean irabazteko itxaropenari eutsi zioten. Hernaniko espedizioa oso pozik itzuli zen txapelketatik, eta hurrengo lagunarteko partidetan hobetzeko eta emaitza onak

Urruñarrak Handball 2022 Nazioarteko Txapelketa

Irudia
  Abuztuaren 26an eta 27an gure gizonezkoen eta emakumezkoen jubenil taldeak lehiatuko dira txapelketa garrantzitsu honetan. Txapelketan Errumaniako Zalau HBC, Iparraldeko Talde batzuk, Frantziako hainbat talde eta Bidasoak ere parte hartuko dute. Gure jokalariei onena opa diegu. Animo eta aurrera! Parte hartzaileak hurrengo taldeak izango dira. Partiduak hurrengo ordutegian jolastuko dira: