Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2022

=> GOYO VILLORIA. HETeko Zuzendari Tekniko berria

Irudia
  Hernani Eskubaloi Taldeak Zuzendari Tekniko berria du, Goyo Villoria donostiarra. Eskarmentu handiko entrenatzailea, eta oraingoan Hernanin, gure klubean, erronka berriari hasiera emango dio. Eskubaloian daramatzan ia  40 urteko ezagutza eta esperientzia  laburtzea ez da erraza bere  curriculuma oso luzea baita. Hona hemen, bere ibilbidea laburtu nahian, horren zertzelada batzuk: Formazio aldetik, besteak beste, Eskubaloi Entrenatzaile titulu nazionala du. Aldi berean Espainiako Eskubaloi Federazioak antolaturiko hainbat Nazioarteko Mintegitan diplomatua da. Bi master ditu, Goi Errendimenduko entrenamenduari buruzkoa bata eta Oinarrizko Eskubaloiaren Formazio eta Entrenamenduaren ingurukoa bestea. Urtetan zuzendaritza teknikoko postuetan ibilitakoa da, besteen artean, C.B.Egian, Anglet Biarritz Olympiquen eta Eskubaloi Euskal Federazioan. “Propuesta defensiva 3-1-2” liburua idatzia du eta formazio ikastaroetan ponente bezala sarritan ibilitakoa da.  Entrenatzaile moduan ere esperient