2020-21 DENBORALDIA
Aurten, kategoria desberdinetan, 150 jokalari inguru izango ditugu, 8 taldetan eta Eskolan banatuta.
- 2 infantil, neskak (SESA TOOLS HERNANI ET) eta mutilak (PORTU HERNANI ET)
- 3 kadete, 2 mutilak (SORLAN HERNANI ET eta LEOKA HERNANI ET) eta 1 neskak (ALAIA HERNANI ET)
- 2 jubenil, neskak (ONE TELECOM HERNANI ET) eta mutilak (AKOLA HERNANI ET)
- 1 senior, mutilak (ANEXO HERNANI ET)
Talde guztiak denboraldi aurrean murgilduta egon arren, denak ez dira oraingoz txapelketan hasiko. Hasiera batean seniorrak eta jubenilak izango dira beren ligetan hasiko direnak eta aurrerago, kadete eta infantil kategorietako txanda helduko da.
Garai zaila bizitzen ari gara, eta noski honek, denboraldi berriaren antolaketan erabateko eragina izan du. Pistak erabiltzeko zailtasuna, protokoloen beharra... Hasierako entrenamenduak herriko leku irekietan egin izan badira ere, laster kiroldegiko pistak erabiltzen hastea espero dugu.
Aipatutako talde horietaz gain, Eskola dugu, urtetik urtera bere kopurua handituz Hernanin eskubaloia hartzen ari den indarra erakusten duena. Horien kasuan, oraindik ez dute ezta entrenatzen hasteko baimenik.
20-21 denboraldia Hernani Eskubaloi Taldearen memorian geldituko da, eta ez bakarrik koronabirusaren kriasiarengatik. Denboraldi honetan gure proiektuaren zabaltze lanean beste urrats garrantzitsu bat emango dugu: Senior kategorian, mutilen talde bat sortzea lortu dugu.
Bete behar diren segurtasun neurri guztiak direla eta, lagunarteko partidak antolatzea zaila izan arren, badugu aste honetarako bat aipamen berezia merezi duena: gure senior taldeak jokatuko duena hain zuzen ere. 20 urte eta gero, Hernanik kategoria horretako mutiletan talde bat aurkeztuko du, Anexo Hernani ET izena eramango duena.
Talde horren lehen lagunarteko partida datorren 12an, larunbatean, izango da, Txingudiren aurka. Anexo Hernani ET-ren lehen aurkezpena izango dena Irungo Artaleku kiroldegian jokatuko da, 15:00etan.
Egoera aldakor eta ezegonkor honetan, non egunetik egunera aldaketak ikusten ditugun, Hernani Eskubaloi Taldeak aurre egin nahi dio denboraldi berriari. Ea talde guztiek lehiatzeko aukera duten!