SENIORREN LAGUNARTEKO PARTIDA


Covid 19ak eragindako osasun krisia dela eta, eta horren ondorioz bete behar diren segurtasun neurri guztiak direla medio, lagunarteko partidak antolatzea zaila izaten ari da. Baina gaurko, bada bat aipamen berezia merezi duena: TXINGUDI - ANEXO.

20 urte eta gero, Hernanik kategoria horretako mutiletan talde bat aurkeztuko du, Anexo Hernani ET izena eramango duena.

Talde horren lehen lagunarteko partida larunbat honetan, Irunen jokatuko da. Anexo Hernani ET-ren lehen aurkezpena izango dena Irungo Artaleku kiroldegian izango da, 15:00etan. Covid 19ak eragindako egoerak partida ikuslegorik gabe izatera behartu du. Zalantzarik gabe, partida garrantzitsua, eskubaloi hernaniarraren memorian geratuko dena.




Blog honetako argitalpen ezagunak

=> GOYO VILLORIA. HETeko Zuzendari Tekniko berria

MAIATZAK 19-20-21. ASTEBURUKO PARTIDUAK