Hernani Eskubaloi Taldeak Zuzendari Tekniko berria du, Goyo Villoria donostiarra. Eskarmentu handiko entrenatzailea, eta oraingoan Hernanin, gure klubean, erronka berriari hasiera emango dio. Eskubaloian daramatzan ia 40 urteko ezagutza eta esperientzia laburtzea ez da erraza bere curriculuma oso luzea baita. Hona hemen, bere ibilbidea laburtu nahian, horren zertzelada batzuk: Formazio aldetik, besteak beste, Eskubaloi Entrenatzaile titulu nazionala du. Aldi berean Espainiako Eskubaloi Federazioak antolaturiko hainbat Nazioarteko Mintegitan diplomatua da. Bi master ditu, Goi Errendimenduko entrenamenduari buruzkoa bata eta Oinarrizko Eskubaloiaren Formazio eta Entrenamenduaren ingurukoa bestea. Urtetan zuzendaritza teknikoko postuetan ibilitakoa da, besteen artean, C.B.Egian, Anglet Biarritz Olympiquen eta Eskubaloi Euskal Federazioan. “Propuesta defensiva 3-1-2” liburua idatzia du eta formazio ikastaroetan ponente bezala sarritan ibilitakoa da. Entrenatza...
Datorren igandean, maiatzak 14, Hernaniko kiroldegian eguerdiko 12:00/13:30 bitartean, ate irekiak antolatu dira 2011/2015 urte artean jaiotako gaztetxo guztientzat eskubaloia proba dezaten. Animatu zaitezte giro bikaina egongo da eta zalantzarik gabe. GORA HET!!!!!!
2022 eta 2023 eskubaloi denboraldia amaitu berri dugun honetan, eta denboraldi aurrearen baitan, datozen bi larunbat hauetan, ekainaren 10 eta 17an zehatzago esanda, goizeko 11:30/13:00ak ATE IREKIAK egingo dira 2011-2014 urte bitartean jaiotako gaztetxoentzat, eskubaloia proba eta ezagutzeko aukera izan dezaten herriko kiroldegiko 1. pistan. Ekintza hauen helburua eskubaloiaren oinarrizko arauak ezagutaraztea izango da eta horretaz gain, «kirol honen praktikarekin ondo pasatzea». Arestian aipatu bezala, Hernaniko 2011eta 2014 urteetan jaiotako neska-mutiko guztiei egin die deia Hernaniko Eskubaloi klubak; «eskubaloia proba dezaten nahi dugu, eta nahi izanez gero gure klubean sartzeko aukera izango dute». AUPA HET!!!!!!! ETA ANIMATU ZAITEZTE PROBATZERA!!!!!!